Alicia Rechac, 2019an hasi nuen proiektua. Zirkua espresio lenguai moduan ulertzen da eta bere motorra emoziaren egoera da. #airekoaktestuaetamugimendua #egunerokosurrealismoa #almodovardebarrio #espazioezkonbentzionala
Goitibera
Umorea eta poetikaren bitartez GOITIBERAk publikoarekiko lotura bilatzen du. Lecoq-en pedagogian ikasiak konpainiak lengoaia ezberdinetatik abiatuz lantzen du antzerki fisikoa: kluna, maskarak, bufoiak...
Hortzmuga Teatroa
HORTZMUGAK 30 urtetik gora daramatza barrenak mugiarazteko antzerkia egiten, testuinguru soziala kritikatuz eta aztertuz, zur eta lur utziz eta pentsaraziz, ikusleen kontzientziakastinduz, beren jakin-mina piztuz, jendea hunkituz.
DAB
DAB Elkartea gai sozialak eta ekintza sozio kulturalak landuz, publikora ailegatzeko helburuarekin sortu da. DAB da Dantza, da Artea eta da Bitartekaritza.
Kresala Dantza Taldea
Euskal Herriko dantza konpainia, 1968an Donostian sortua Gene Yurre zuzendaria zela. 1993tik Faustino Aranzabal da zuzendari artistikoa.
Mundu tradizionala eta poetika bisuala inspirazio iturritzat hartuta, dantza-antzezpen originalak osatu ditu, emozioetatik sortzen diren mugimenduei tentu handiz erreparatuz.
La Glo Zirko Dantza
Gloriak orain dela hamar urtetatik espektakulu munduan jardun du profesionalki, batez ere aereoetan. Dantza eta zirkoaren ikasketak egiten ditu paraleloki, azkenik bi distiplina hauen fusioa eginez bere lana eskaintzen du.
Markeliñe
MARKELIÑEk keinuetan eta ikusmenean oinarritutako ikuskizunak sortzen ditu. Ikus-zainketa, antzezleen keinu gaitasuna eta objektuei buruzko ikerketa, gure egiteko modua bereizten gaituen ezaugarriak dira.
Cía. Eva Guerrero
Eva Guerrero-k 2005etik darama dantza-ikuskizunak sortzen, bai aretorako bai kalerako, eta publiko berrientzako dantza hurbiltzen duten proiektu desberdinak bultzatuz.
Cía. Sarini zirko
Zirkuaren, antzerki/clownaren eta mugimenduaren bitartez, bere jakin-minak, emozioak eta mundua ikusteko duen modu berezia transmititzeko xedez jaio zen. Horrela bete du zirkuarekiko duen pasioa bizitzeko modu bilakatzeko duen ametsa.
Teatro Panta Rhei Antzerkia
Panta Rhei sorkuntza eta ikerketa artistiko-eszenikoko konpainia bat da. Bideart Eszena Zigoitia programa eta Festikale jaialdia nabarbentzekoak dira. Gaur egun, ingurune naturala ikertzen "Artea eta Natura" xedearekin.
El mono habitado
Giza itxurako espezie honek erreminta batzuk erabiltzen du, hala nola, umorea, absurdoa eta errealitatearen irudikapen sinbolikoa. Izaki honek, taldearekin harremana izan nahi du partekatzeko bere mundua ikusteko duen modu berezia.
Ortzi
"Ortzi", zirko artista, eta "Hutsun" taldeko txalapartariak, ikuskizun berri bat sortzeko elkartu dira.
Toni La Sal
"Txotxongilo bertsolariak" kale-antzerki ikuskizuna sortu dute Antton Bastero txotxongilolariak, Toni La Sal izenez ezagunagoak, eta Felipe Zelaieta bertsolariak, Euskal Herrikoak eurak.
NODE
NODE Donostiako dantza, performance eta ikus-entzunezko konpainia da. 2016ean sortua, Ana Barrantesek (ekoizpena eta banaketa) eta Ion Estalak (sortzailea eta zuzendaria) osatzen dute. Gaur konpainia artista ezberdinek bat egiten duten gune neuralgiko batean bihurtu da.
ERTZA
ERTZA, 2004. urtean sortu zen Asier Zabaleta dantzari eta koreografoaren zuzendaritzapean, artearen diziplina anitzak dantza gaikidearekin nahastuz, sorkuntza ezberdinak sustatzeko helburuarekin.