­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­S.O.S KULTURA

Share

Ekainaren 12an, 12: 30ean, lau hiriburuetan bilduko gara, aldi berean, Bilbon, Vitoria-Gasteizen, Donostian eta Iruñean.

Ados zaude? Bat egin nahi duzu? Hemen sinatuta egin dezakezu

Kultura larru gorritan

“OIHALA ALTXATU ETA…” Horrela hasten dira txiste asko, oihala altxatzen denean gauza zoragarriak sortzen baitira. Berdin dio oihal hori antzoki batean, kontzertu-areto, museo, argazki-erakusketa, komiki-erakusketa, kale, plaza, lonja batean edo alde zaharrean, auzoetan, herri batean, guztietan, zure aurrean edo zure barruan altxatzea. Kulturaren oihalaz ari gara, edertasuna eta bizikidetza ahalbidetzeko edonon ireki daitekeen oihala, emozioak eta komunikazioa isurtzen uzteko denon artean
altxatzen duguna. Horrela, nork ez luke nahi oihala altxatzea?

Baina ulertzen dugu zertaz ari garen? Egin dezagun test txiki bat kulturari buruz zer dakigun egiaztatzeko:

Erantzun ezazu honako baieztapen hauek egia edo gezurra diren:

1- Kultura eskubide bat da, GIZA ESKUBIDEEN ALDARRIKAPEN UNIBERTSALEAN halakotzat hartzen dena.

artikulua. Pertsona orok du, gizarteko kide denez gero,(…) norbanakoaren duintasunerako eta nortasuna garatzeko ezinbestekoak diren ekonomi, gizarte eta KULTURA mailako eskubideak asetuta izatekoa.

artikulua.Pertsona orok du eskubidea elkarteko kultur ekitaldietan aske parte hartzeko, artelanez gozatzeko, eta zientzi aurrerakuntzan eta horri darizkion irabazietan parte hartzeko.

Hala bada, babestu egin behar da. Eta oinarrizko ondasun unibertsala den heinean, erakunde publikoeikultura pertsona guztiei heltzea eta kultura sare osorako lan-baldintza duinak bermatzea eskatu behar zaie.

2- Kultura Industria da, gure gizartearen motor ekonomikoaren zati handi bat. Guztira 1.092 eragileek osatzen dute kultura-sektorea, eta guztira 762 milioi euroko diru-sarrerak batzen dituzte. EAEn 6800 pertsonari baino gehiagori ematen diete lana (langile guztien %2,9), honek EAEko enpresen %4a eta
Nafarroako foru komunitatearen %3a suposatzen du.
(Euskal kulturaren behatokiaren txostenetik lortutako datuak)

Hala bada, pentsatu beharko litzateke kulturan erabiltzen den dirua inbertsioa dela, eta ez gastua.
Lanpostu horiek babestea lehentasuna izan beharko luke.

3- Kultura ondarea da. Hala aitortzen du UNESCOk.
Kultura-ondarea zentzurik zabalenean, produktu bat eta prozesu bat da aldi berean. Iraganetik jasotako, orainean sortutako eta etorkizuneko belaunaldiei helaraziko zaizkien baliabideen emariarekin gizarteak hornitzen dituena. Baliabide horiek “aberastasun hauskorra” dira, eta galdu ondoren ezin dira berreskuratu, beraz, haien aniztasuna eta berezitasuna zaindu eta errespetatuko dituzten politika eta garapen-eredua beharrezkoak dira.

Kultur ondare immaterialak praktika eta adierazpen biziak barne hartzen ditu, hala nola ahozko tradizioak, arte eszenikoak eta abar.
(UNESCO. Gizadiaren Kultur Ondare Immateriala)

Hala bada, argi dago kultura-ondarea kontserbatzeko neurriak hartu behar direla, desager ez dadin. Ez dezagun ahaztu etorkizuneko belaunaldiekiko konpromiso bat dugula. Egungo sortzaileek euren kultura- erreferente hurbilena eskaini behar diegu.

4- Kultura identitatea da.

Bistan dago, horregatik jotzen da ondaretzat. Kultura gizarte baten erakusgarri da. Gizarteak gizartearentzat sortua.
Sortzaile eta hartzaileen arteko hartu-emanean etengabe aberasten den “jatorrizko deitura”.

Hala bada, kultura arriskuan jarriz, garena jartzen dugu arriskuan. Identitaterik gabeko herria entitaterik gabeko herria da, eta desagertu egingo da.

5- Kultura osasuna da.
Osasunaren definizioa OMEren arabera: “Osasuna erabateko ongizate fisikoa, mentala eta soziala da, eta ez soilik gaixotasun eza”.

“OMEk osasun-arretan artea eta kultura sartzea gomendatzen du”. Hori 2019ko azaroan iragarri zen, eta 2020ko martxoan errepikatu zen, COVID-19ren pandemia bete-betean.

Hala bada, kulturak ezinbesteko funtzioa betetzen du. Bereziki gaur egun; pertsonen eta gizartearen osasuna osatzen lagundu dezake eta lagundu behar du. Kulturari muzin egitea eta kultura eskuratzeko erraztasunik ez ematea osasun publikoa atzera botatzea da.

6- Kultura pentsamendu-tresna bat da.
Ikus dezagun zer dioen RAEren hiztegiak kulturaren definizioaren bigarren adieran:

2.iz. Norbaitek bere iritzi kritikoa garatzeko aukera ematen duen ezagutza-multzoa.

RAEk arrazoia badu, kulturak nahi dugun bizimodua aukeratzeko, definitzeko eta defendatzeko irizpidea ematen digu. Nortasuna ematen digu (pertsonala eta kolektiboa), “Pentsatu egiten dut, beraz existitzen naiz” esaldi ospetsua honela berridatzi liteke: “Kultura daukat, beraz existitzen naiz”.

7- Kultura gizartea eraikitzeko tresna bat da.
Hau aurreko guztitik, historiatik eta esperientziatik ondorioztatzen den egi ukaezina da.
Beraz, kultura, orain eta beti aurre egin behar dugun berreraikuntza sozialaren erdigunean egon beharko luke.

Testaren emaitza erraza da, baieztapen guztiak egiazkoak dira.

Kultura EZ da huskeria, gutizia edo gure bizitzako bigarren mailako elementua. Eskubidea, ondarea, lana, osasuna, identitatea, irizpidea eta gure gizartea eraikitzeko oinarria da kultura.
Ziur gaude arteek eta kulturak zeregin garrantzitsua dutela gure komunitatearen bizi-berreskuratze prozesuan.

Kulturan lan egiten dugunok haserre gaude, arriskuan gaude, prekarietate egoera kezkagarrian gaude, larru gorritan gaude, baina asko dugu emateko eta egin nahi dugu. Irudimena, aldakortasuna eta ebazpena bezalako baliabideekin, gure gizarte-ehuna aberasteko dinamikak sortzeko gai gara.
Osasunaren (fisikoa eta mentala), hezkuntzaren, bizikidetzaren, ingurumenaren eta beste arlo askoren sormenezko berrezartze prozesuetan eragin dezakegu eta eragin nahi dugu.

Murrizketa handia espero dugu kultur aurrekontuetan.

Errealitatea ezagutzen dugu, bertatik eta harentzat lan egiten dugulako, eta ulertzen dugu behar asko daudela asetzeko. Murrizketek ordea, beti norabide berean joan behar al dute? Osasuna, hezkuntza,
mendekotasuna, kultura… murrizketa horiek gure kultura sarearen heriotza-epaia izan daitezke. Sektore “hauskorra” eta bizia gara, babesa behar duena, eta oraindik 2008an eta hurrengo urteetan jasandako murrizketetatik berreskuratu ez dena.

Kulturaren ahalmen sortzailea eta garrantzia ez dira aintzat hartu. Iraganean kulturari ezarri eta etorkizunean ezarriko zaizkion murrizketak bortitzak dira, guraizez baino herioren sega zorrotzaz eginak.
Ez da murrizketen garaia, ez da zozketen garaia, etorkizun hobe bat eraikitzeko unea da, zain dugun etorkizun bat, horren erantzule gara.

Etorkizun hori irudikatzen saiatuz gero, bi “agertoki” posible azaltzen zaizkigu:

LEHENA, POSITIBOA, DESIRAGARRIA, LOGIKOA.
Oihala altxatu eta… artea, lana, industria, osasuna, identitatea, eskubideak, aisialdia, gizarte bizia… etab. agertzen da.

BIGARRENA, BESTEA…
Oihala altxatu eta… ez da inor agertzen.

(Norbaitek kultura nahi badu, autoan sartu eta beste herrialde batera joan dadila, ahal duen bitartean…)


Baikorrak izan gaitezen, EAEko eta Nafarroako foru komuntateko kultur eskaintza aberatsa eta anitza izan da. Tokian tokiko ekoizpen garrantzitsuak egon dira. Esparru ezberdinetako jaialdien sare baliotsua sortu da, herriak hainbat ekimenez hornitzeko balio izan duena. Kultur
sektoreak azken urteotan egin duen lan guzti hau eredu izan dadila elkarrekin eraikitzen jarraitzeko.

Une erabakigarria bizitzen ari gara, egiten ditugun ekintzek gure etorkizuna zehaztuko baitute. Garena eta izan nahi duguna zaintzeko garaia da, gure kultura babesteko garaia eta gure udalerrian duen presentzia eta balioa indartzekoa. Bestela, hildako molusku baten maskorrean bizitzen amaituko dugu, hutsaren oihartzuna besterik entzuten ez den lekuan. Entzuten duguna itsasoa dela pentsatzea poetikoa bada ere, dagoeneko ez dagoen izaki baten falta entzuten da.

Espero dugu oihala altxatzeko aukera izatea, gauza asko jokoan daudelako.