SOS KULTURA
Kultura eta Kaleko Arteen balioa
Gaur, inoiz baino gehiago, kulturara jotzen dugu gure gizartea eraikitzeko premia biziko ondasun gisa. Gaur egun bizi dugun krisi testuinguru honetan argi dugu kulturak, eta, horrenbestez, Arte Bizi eta Kaleko Arteek, leku garrantzitsua hartu behar dutela gure komunitatearen biziaren susperraldian.
Kultura ez da fribolitate bat, apeta bat, edo bigarren mailako elementu bat gure bizitzetan; eskubide bat da, ondarea, lana, osasuna, nortasuna, irizpidea, eta oinarria gure gizartea eraikitzen den oinarria.
Gizarte eraldaketarako ezinbesteko tresna da kultura.
Kulturaren garrantzia eta sortzeko gaitasun handia izan arren, babestua izan behar duen sektore “ahula” eta funtsezkoa gara, eta oraindik ez da indarberritu 2008az geroztik administrazio publikoek egin zituzten murrizketetatik. Hausnartzen dugu ez dela murrizketetarako garaia, eta BOTERE POLITIKOARI ESKATZEN DIOGU KULTURA PREMIA BIZIKO ONDASUN IZENDATZEA, BAITA ARTISTAREN ESTATUTUA EZAR DEZALA ERE, SEKTOREA ETA ONDAREA BABESTEKO.
Balioa eman diezaiogun!
1- KULTURA ESKUBIDE BAT DA, Giza Eskubideen Aitorpen Unibertsalean hala jasota. 22. eta 27. atalak.
2- KULTURA INDUSTRIA DA, gure gizartearen motor ekonomikoaren atal garrantzitsu bat, Euskal Kulturaren Behatokiaren datuen arabera, Arte eta Kultura Industrien estatistika eta Sormen Industrien estatistika txostenetan.
3- KULTURA ONDAREA DA. Hala aitortzen du Unescok.
4- KULTURA NORTASUNA DA. Kultura bere jatorrian dagoen gizartean eta gizartearentzat sortzen da, eta esportatzen den kultura horren erakusgarria da, trukaketarekin aberasten delako.
5- KULTURA OSASUNA DA. OMEk ideia hori jasotzen du honako definizioan.
“OMEk artea eta kultura osasun arretara gehitzea aholkatzen du”. 2019ko azaroan iragarri zen ideia hori, eta 2020ko martxoan berretsi zuten, COVID-19-aren pandemia betean.
6- KULTURA PENTSAMENDU TRESNA BAT DA. Hala jasotzen du RAEk kulturaren definizioaren lehen adieran: “Norbaiti iritzi kritikoa garatzen laguntzen dion ezagutza multzoa”.
7- KULTURA GIZARTEA ERAIKITZEKO TRESNA BA DA.
Ukatu ezin den egi bat da, aurreko guztitik, historiatik eta esperientziatik ondorioztatua.
Beraz, kulturak egon behar du egin behar dugun gizartearen berreraikitzearen erdian, orain eta beti.
Kaleko Arteen gaitasun eraldatzailea, etorkizunarekin konpromisoa
Kaleko Arteak kalean bizi dira, bertan egiten eta adierazten dira, baita gehiago ere: kalea kontzebitzen eta irudikatzen dugun moduan zuzenean eragiten dute. Kaleko Arteek erantzukizun handia dute espazio publikoaren esanahiarekiko, eta horren arabera jokatu behar dute. Arte horiek kalea erabiltzea aukeratzen dute, jarduera artistikorako espazio bakar bezala.
Errealaren antzerki batean murgiltzearen alde egiten dute Kaleko Arteek, eraldatu, baliatu eta proposamen eszenikoan integratu behar den eguneroko espazio batean. Hain zuzen ere, kaleko artistek erabakitzen dute estetikoki eta etikoki jarrera hartzea aparteko inguru konplexu eta aberats horretan.
Kalea gurea eta zuena da, topaketa espazioa da, ekintzarako lekua, irekia, egunerokoa, lurralde kolektiboa. Inguru hau publikoena da espazio guztien artean. Beraz, beharrezkoa da espazio publikoa guztiona eta guztiontzat.
Balioa eman behar diegu Kaleko Arteei:
- Kultura demokratizatzen laguntzen dute
- Parte hartzeko espazio bat sortzen dute.
- Eraldatzen du espazio publikoaz dagoen esperientzia fisikoa.
- Intentsitate kulturalak sortzea ahalbidetzen dute.
- Nortasuna osatzeko tresnak dira.
- Eta, laburbilduz, poztasun kolektiboaren iturri dira.
Gizartea eraldatzeko kaleko arteen manifestuak dei egiten die artistei, erakundeei eta herritarrei kalera ateratzeko, arteak ikustarazteko eta gizartea eraldatzeko duten gaitasuna agerian uzteko. ARTEKALEk aipatu manifestuaren hausnarketak babesten eta jasotzen ditu, eta bat egiten du bertako ondorioekin:
“Kultura erakundeei, fundazioei, enpresa pribatuei, artistei, politikan profesionalki aritzen diren pertsonei… ausartak izatera bultzatzen ditugu: lurraldearentzat eta herritarrentzat eraldatzaileak izateko borondatea duten proposamenekin, Kaleko Arteetako profesionalekin modu bateratuan sortuz.
Diziplina guztietako artistak kalera ateratzera animatzen ditugu, inoiz baino ziurrago egonda, haien sormena adierazteko eta partekatzeko.
Herritarrak ere hori bera egitera bultzatzen ditugu, artea guztiona delako. Errezitatu, pintatu, marraztu, abestu, dantzatu, idatzi… kalean!
Une erabakigarria bizitzen ari gara, non abiarazten diren ekintzek gure etorkizuna baldintzatuko duten. Garena zaintzeko unea da, baita izan nahi duguna ere; gure kultura babesteko eta gure gizartean duen presentzia eta balioa indartzeko garaia.
Ekintzara jotzeko unea da. Kaleetan ikusiko dugu elkar “.