Artekalek, Ikus-entzuleak Sortzeari buruz maiatzean egingo diren Jardunaldien barruan, ikus-entzuleak eta lotutakoak, ahal dela 16 eta 25 urte bitarteko gazteak, sortzearen kontzeptuaren inguruko proposamen artistikoak aurkezteko deialdia ireki die konpainia edo sortzaileei.
Kontzeptu hauen inguruan eraikiko diren proposamenak bilatzen dira:
- Gazteak eta Kultura. Ikus-entzuleen oinarria zabaltzea, jarduteko gune berriak sustatuz, komunitatean kulturarako sarbidea demokratizatzeko helburuarekin.
- Ikus-entzule berriak sortzea. Ikus-entzuleen bertaratzea eta konpromisoa fidelizatzea, artisten eta ikus-entzuleen arteko harreman berriak sustatuz.
- Parte-hartze kulturala. Ikus-entzule aktiboak eta parte-hartzaileak sortzea ekarriko duten dinamika berriak sortzea, parte hartzeko tailerren, bitartekaritza-prozesuen edo baterako sorkuntzako proposamenen bidez.
FUNTSEZKO DATAK
Proposamenak jasotzeko azken eguna 2022ko otsailaren 27a da.
Bi proposamen horien hautaketa 2022ko martxoaren 9a baino lehen egingo da, eta une horretan jakinaraziko zaie hautatutako konpainiei.
2022ko maiatzaren 13an, emaitzak edo bizi izandako esperientziak partekatuko dira, Getxon egingo diren Jardunaldietako kaleko jardueren programazioaren barruan.
Deialdi honen bidez, Getxoko kolektibo edo biztanle-taldeek kulturarekin erlazionatuta erakutsi ditzaketen jardunbideak eta emozioak sakonago ezagutu gura dira.
Interesa dutenek hemen kontsulta ditzakete oinarriak, eta euren proposamena info@artekale.org helbidera bidali.