Arteen Sukaldea hausnarketarako gune bat da, bertan, oro har, Zuzeneko Arteekin eta, bereziki, Kaleko Arteekin zerikusia duten hainbat gairen inguruan eztabaidatzeko, jakintza berriak sortu eta begirada artistiko berriak eskaintzeko helburuarekin. Jardunaldiak arteen eta kulturaren munduko eragile aktiboei zein herritarrei zuzenduta daude.
Arteen Sukaldea VI. Hausnarketa Jardunaldiak Getxoko Kultur Etxearekin elkarlanean antolatu dira eta Muxikebarri zentroan egingo dira maiatzaren 12an eta 13an, BIZI KULTURA | Vivencias escénicas para públicos activos izenburupean.
Ostegun goiza, maiatzaren 12a, ekarpen teorikoagoetan oinarrituko da, non kasu inspiratzaileak ezagutu ahal izango ditugun, tokiko, estatuko eta nazioarteko eragileen hainbat hitzaldiren bitartez. Gainera, ikus-entzuleekiko harremanari buruz hausnartzen saiatuko gara, zer eskaintzen dugun eta nondik egiten dugun ikus-entzule berriak bilatzeko edo lehendik daudenak fidelizatzeko, bi mahai-ingururen bidez. Lehenengoan, gonbidatuek beren bizipenak emango dituzte, dinamika artistikoak antolatzeak eta/edo espazio berrietan edo espazio ez hain konbentzionaletan esperientzia berriak sortzeak eskaintzen duen balio erantsiari dagokionez. Bigarrenean, euskara sustatzen duten testuinguru kulturalak eraiki eta/edo mantentzearen garrantzia azpimarratuko dugu, eta ikus-entzule berriak sortzeko eta euskal kulturaren eta euskararen inguruan daudenak fidelizatzeko moduaz hitz egingo dugu.
Hasteko, dagoeneko baieztatuta dauden gonbidatuetako batzuk hauek dira:
- Asimétricako Raúl Ramosek ikus-entzulerien garapenari eta formatuak esperientzia kulturalak sortzeko orduan duen garrantziari buruzko bere ezagutzak partekatuko dizkigu.
- Lisa Baxterrek ikus-entzuleriei eta hauek eramaten duten esperientziari buruz duen ikuspegi berezira eramango gaitu.
Ostiral goizean, maiatzaren 13an, tailer praktiko bat antolatuko da Lisa Baxterren eskutik, ikus-entzuleak sortzeko modu berriak ulertzeko eta horiek nola ezarri jakiteko. Tailer hau artista edo sormen-eragileentzat zein kultur guneetako programazioen ardura duten kudeatzaileentzat izango da.
Arratsaldean, kaleko programazioarekin itxiko dira Jardunaldiak, eta bertan erakutsiko dira Ikus-entzuleak Sortzea 2022 deialdian hautatutako proposamenak; alde batetik, Zirkozaurrek Zirkotarrak aurkeztuko du, Getxoko udalerrian bizi diren gazteen (16-25 urte) istorio, bizipen eta iritzien bidez eraikitako ikuskizuna. Zirkuaren bidez beren istorioa kontatzeko interesa duten gazteak behar ditu Zirkotarrak antzezlanak. Eta, beste alde batetik, La Pez Konpainiak Gora Bihotzak! aurkeztuko du, Gaude Aniztasun Funtzionalaren Elkartearekin lankidetzan. Elkarte horretako gazteek La Pez Konpainiako artistekin lan egingo dute, beren istorioak diziplina anitzeko hiri esku-hartze baten bidez kontatzeko.