MARKELIÑEk keinuetan eta ikusmenean oinarritutako ikuskizunak sortzen ditu. Ikus-zainketa, antzezleen keinu gaitasuna eta objektuei buruzko ikerketa, gure egiteko modua bereizten gaituen ezaugarriak dira.
Goitibera
Umorea eta poetikaren bitartez GOITIBERAk publikoarekiko lotura bilatzen du. Lecoq-en pedagogian ikasiak konpainiak lengoaia ezberdinetatik abiatuz lantzen du antzerki fisikoa: kluna, maskarak, bufoiak...
Trapu Zaharra
Gure istoriekin inguruko munduko gertaeren ikuskizun pertsonala ematen saiatzen gara, beti umorearen aldetik noski. Honek libreago, sortzaileago… eta bide batez dibertigarriagoak bihurtzen gaitularik.
ZANGUANGO TEATRO
Errealitatearekin elkarreragiten duten ikuskizunak egiten ditugu, eta kalea bizikidetzarako gune bihurtzen dute, non herritarren bizitza baita protagonista
DAB
DAB Elkartea gai sozialak eta ekintza sozio kulturalak landuz, publikora ailegatzeko helburuarekin sortu da. DAB da Dantza, da Artea eta da Bitartekaritza.
Koilara Teatro
Koilara Teatro, Gasteizen egoitza duen konpainia da, 2021ean sortua eta klown, umore fisiko eta testu ikuskizunetan espezializatua.
Toni La Sal
"Txotxongilo bertsolariak" kale-antzerki ikuskizuna sortu dute Antton Bastero txotxongilolariak, Toni La Sal izenez ezagunagoak, eta Felipe Zelaieta bertsolariak, Euskal Herrikoak eurak.
Pez Limbo
2010 urtetik igerian dabilen Arraina, sorkuntza propioan interesatua dagoena, publikoarekin hurbiltasuna eta espazio berrien bilaketa bultzatzen dituena.
Jon Zabal
15 eta 40 hertzio artekoa da esna gaudenean gure burmuineko uhinak duten frekuentzia. Zer gertatzen da ziklo horrek bere abiadura azkartzen badu? Lehen pertsonan jakingo duzu: gure buruak goi mailako gaitasuna lortuko du
Cía. Barré
Javier García Mimok Cía.Barré 2006an osatzen du zirku garaikideko ikuskizunak sortzeko, non zirkua, pailazoa, antzerkia eta objektuen manipulazioak bat egiten dute zirkua komiki pertsonai maitagarrietatik eguneroko bizitzara eramateko.
Bapateanzirko
Pailazogintzarekin maiteminduak, gertukoak. Umorea eta ikusle ororentzako antzerkia da gurea. Bapateanzirko, irribarrea plazara eramaten duen konpainia txikia eta familia handia da.
Oihulari Klown
Oihulari Klown antzerki Taldea 1988 ean hasi zuen bere ibilbidea. Eta denboran zehar klown antzerki motako ikuskizunetan eta ahozko kontaketan espezializatu dira.
Zirkugintza Koop Elk Txikia
"Zirkugintza Kooperatiba zirkuan eta antzerkian 10 urte baino gehiagoko eskarmentua daukagun pertsonak osatzen dugu, ibilbide luzea daukagu ikuskizunak sortzen eta esperientzia handia formakuntza artistikoan."
NODE
NODE Donostiako dantza, performance eta ikus-entzunezko konpainia da. 2016ean sortua, Ana Barrantesek (ekoizpena eta banaketa) eta Ion Estalak (sortzailea eta zuzendaria) osatzen dute. Gaur konpainia artista ezberdinek bat egiten duten gune neuralgiko batean bihurtu da.