Datorren apirilak 27, osteguna, Artekalek SORBURUren beste edizio bat ospatuko du Otxarkoagako TXOTENAGUNEAn.
SORBURUk profesionalen arteko topaketa bat izan nahi du, ikuspuntu artistikotik proiektuei buruz hitz egiteko, lankidetza berriak bilatzeko… baina, batez ere, ideiak partekatzeko gune bat. Horregatik, saioa artistekin egindako solasaldi ireki batekin amaituko da.
NiMú, Cía Trotamundos, Alicia Rechac eta Diskordia Kolektiboa konpainiek euren sorkuntzen ernamuina erakutsiko dute. Datorren denboraldian ikusi ahal izango dugunaren aurrerapena.
Aurkeztutako lau proiektuek astebeteko egoitza bat jasoko dute Zingirarten (Orio) edo Korralan (Izurza), eta bi mentoretza-saio edo kanpo-begirada bat eurek aukeratuko duten profesionalarekin.
Publikoaren parte-hartzeari esker, lau proiektuetako bat hautatuko da eta 1.500 € emango zaizkio, 15 eguneko egoitza bat eta aurrestreinaldi bat TXOTENAGUNEAN.
Sorkuntza bultzatu nahi dugu, baina baita begirada hezi ere, lan-prozesuak ikusten ikasi eta artistekin hitz egin, galdetu, eztabaidatu, inspiratu, eta, batez ere, ezin ditugu publikoak ahaztu, nola hurbildu haiengana eta nola egin partaide.
Horregatik, helburu horiekin lotutako bi jarduera paralelo programatu ditugu, ingurunea ulertzen, tresnak ematen eta topagune bat sortzen lagunduko digutenak:
- Raúl Ramosek oso tailer praktikoa eskainiko du, publikoaren inplikazioa modu sortzaileago eta eraginkorragoan ahalbidetzeko, garatzen ditugun proiektuetan publikoak sortzeko geure errezeta-liburua egiteko.
- Eta SOBRURUren espiritu kolaboratiboarekin jarraitzeko, Teresa Valdalisok eta Cristian Londoñok Das Arts feedback metodoari buruzko hitzaldia emango digute; eta VisoNari@s CdAT, ikusle eta feedback klubarekin duten esperientziara hurbilduko gaituzte.
Horrez gain, SORBURUk, bozketa amaitu bitartean hausnarketarako, hitzaldirako eta pikoteoan aritzeko tartea izango du.
SORBURUren jardueretan parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Gurekin partekatzera etorri nahi duzu TXOTENAn?
Izena eman apirilaren 25a baino lehen
Itxaroten zaitugu!
EGITARAUA
12.00 – 14.00 Errezeta Liburuaren tailerra, publikoa arte eszenikoetan inplikatzeko (ekitaldien aurretik, bitartean eta ondoren). Raul Ramosek emango du.
14.00 – 15.30 Elkarrekin bazkalduko dugu.
16.00 – 17.00 Das Arts metodoari buruzko hitzaldia, VisoNari@s CdAT ‘feedbackari buruz. Teresa Valdalisok eta Cristian Londoñok emango dute.
17: 30-18: 30 SORBURU. 4 piezen erakusketa.
PAUSA (niMú)
Finito-InfinitO (Cía Trotamundos)
Last Triggers (Alicia Rechac)
Lo Gracioso del Vértigo (Diskordia Kolektiboa)
18:30 – 19:30 SORBURU. Feedback ikusleekin.
19:30 – 20:30 AGURRA.