«Antzerki-espazioa errealitatearen ispilutzat hartzeari uzten badiogu, generoan oinarritu gabeko identitate berriak eraikitzeko laborategi gisa erabili ahal izango dugu, eta, prozesu horretan, antzerkiaren izaera aldatu ahal izango dugu.»
María José Ragué Arias
Ikertzaile eta antzerki-kritikaria
Badira hilabete batzuk Nus Cooperativako lankide katalanek ANTZERKI FEMINISTA BATERANTZ izenburuko eskuliburu praktikoa aurkeztu zigutela Umore Azokako Jardunaldi Profesionaletan. Gida hori Magalí Permanyer de Swert, Rocío Manzano eta Eli Ruis Garcíak idatzi eta diseinatutako antzerki sektorean genero ikuspegia txertatzeko da. Materialea aurtengo apirilean berrikusi eta euskaratu da, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren eta Artekaleren laguntzari esker.
Gida honen helburua antzerkia termino feministetan pentsatzea da. Horrek esan nahi du gaizki deitutako «emakumeen» gaiak eszenara eramatetik askoz harago joatea, gaur egungo feminismoek proposatzen dituzten galdera zailak planteatzeko asmoa txertatzeko, antiarrazismoan, antikapitalismoan eta hierarkia ezan oinarrituta. Galdera horiek zalantzan jartzen dituzte genero-arauak, derrigorrezko heterosexualitatea eta pribilegioak. Era berean, parte diren pertsonei tresnak eta begirada kritikoa ematea ere esan nahi du, mainstreametik eta kontakizun patriarkaletik haratago kontakizun berriak sortzeko.
Artekale-k, sektoreari ikusgarritasuna ematen dion eta bere lan-metodologian berdintasunezko praktika bultzatzen duen elkartea den aldetik, bere eguneroko lanean genero-ikuspegia txertatzeko tresnak eskuratzeko interesa duten arte eszenikoetako profesionalei eta kultura-erakundeei zuzendutako gida honi ez genion zabalkundea emateko aukerari utzi nahi.
Has dezagun ikasturte hau asmo onez eta praktika artistiko gozoz eta berdintsuz beterik!
Gida kontsultatu eta deskargatu: