Artekalek, Arrigorriagako Udalarekin lankidetzan eta Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, Arteen Sukaldea izeneko bere 5. Gogoeta Jardunaldiak antolatu ditu, “Datorren kultura: adierazleak eta gizarte-itzulera” izenburupean.
Datorren kulturari buruz eztabaidatuko dugu adituekin: paradigma-aldaketak eta egiten dugunaren eragina, nazioarteko dimentsioa, iraunkortasuna, audientziekin dugun harremana eta neurketa… Hitz horiek etengabe entzuten dira eta sortzen dugun eragina neurtzearen, ebaluatzearen eta datuei erantzutearen garrantziaren eskutik datoz. Baina zelan egingo dugu?
Gure sektorean inspiratzen gaituen jendeak egiten dituen proiektuak zelan egokitzen ari diren eta zer gauza hartzen dituzten kontuan ikusten lagunduko digute. Horrela, pixkanaka, egiten duguna modu kuantitatiboan eta kualitatiboan neurtuko dugu, gure egiteko moduak ebaluatuko ditugu eta elkarrekin gure proposamen eszenikoen eta gure kultura-programazioen arrastoari buruz (baita digitala ere) hausnartuko dugu, herritarrei nola eragiten dieten ikusiko dugu. Ikus-entzule berriak sortzen dira ala eskemak errepikatzen ari gara? Prest al gaude datorrenerako?
Hasteko, aurreko egunean, ostegunean, Cultumetriako Alvaro Fierroren eskutik etorriko den tailerra eskainiko dizuegu, 10:00etatik 14:00etara.