Urriaren 2tik 6ra, Pepa Gilek eta Andrea Pazek tailer bana eskainiko dute Lekuonan (Errenteria)
Artekale Euskal Herriko Kaleko Arteen Elkarteak prestakuntza-jardunaldiak antolatu ditu aurten ere Lekuonan (Errenteria). Sormen espazioak partekatzeko eta arte eszenikoetako profesionalen artean ezagutzak birziklatzeko pentsatuta, jardunaldiak urriaren 2tik 6ra egingo dira.
Edizio honetan bi dira Artekalek programatutako tailerrak. Lehenengoa, urriaren 2tik 4ra, Pepa Gil sortzaile andaluziarrak emango du, “Mahai lana sormen prozesuetan” izenburupean. Tailerrak 20 orduko iraupena du eta Arte Eszenikoetako profesionalei zuzenduta dago, sorkuntza-prozesu bat abian dutela edo lan egiteko ikuskizun-ideia bat dutela.
MAHAI LANA SORMEN PROZESUETAN | Funtsezko lana, sormen prozesua antolatzen eta aberasten lagunduko diguna. PEPA GIL
Urriaren 2a, 3a eta 4a · 10:00 – 14:00 H / 15:30 – 18:30 H (Urriaren 4an 17:30etan bukatuko da)
Bigarren tailerra, “Urban action”, urriaren 4tik 6ra egingo da (16 ordu) eta Andrea Paz sortzaileak txiletarrak emango du. 16 orduko proposamena, «gure gorputzekin hiri-espazioaz jabetzeko». Tailerra Kaleko Arteak sortzeko interesa duten profesionalei zuzenduta dago.
URBAN ACTION LABORATEGIA | Laborategi teoriko eta praktikoa, espazio publikoaren mugak, gorputzen gaineko hirigintzaren kontrola eta horrek hirietan bizitzeko dugun moduan duen eragina aztertuko dituena. ANDREA PAZ
Urriaren 5a eta 6a · 10:00 – 14:00 H / 15:30 – 19:30 H
Interesa dutenek hemen eman dezakete izena.
Izen-emate orria bete esazu Irailak 30a baino lehenago, eta berehala zurekin harremanetan jarriko gara matrikula formalizatu dezazun.
Matrikularen Prezioak
Bi ikastaro 100 € / Bazkiderentzat 75 €
Ikastaro bat 75 € / Bazkiderentzat 50 €