ARTEKALEK EUSKADIKO KALEKO ARTEEN 2023ko KATALOGOA ARGITARATU DU

Share

Denboraldia hastearekin batera, Artekalek Euskadiko Kaleko Arteen katalogoa argitaratu du aurten ere, elkartea osatzen duten kolektiboei buruzko informazioa jasotzen duen koadernoa: 62 konpainia, 13 jaialdi eta 3 banatzaile.

Katalogoa maiatzean atera zen kalera Umore Azokan, eta formatu inprimatuan zein digitalean dago eskuragarri.

Kaleko arteak programatu nahi badituzu, edo, besterik gabe, sektorea osatzen duten eragile horien jarduerari buruzko informazioa jaso nahi baduzu, hona ikusi edo deskarga dezakezu dokumentua.

Kaleko arteetan aritzen bazara eta oraindik Artekaleko bazkide ez bazara, bat egitera animatzen zaitugu!

Kalean ikusiko dugu elkar!