ARTEKALEK PROFESIONALENTZAKO FORMAKUNTZA JARDUNALDIEN ZORTZIGARREN EDIZIOA ANTOLATU DU

Share

Ikastaroak NCNCk eta Trakamatraka konpainiek zuzenduko dituzte presentzialki, urriaren 14tik 18ra bitartean, Lekuonan (Errenteria), eta online formatuan, Olatz Gorrotxategik, urriaren 21etik 31ra bitartean.


Artekale, Euskal Herriko Kaleko Arteen Elkarteak, formakuntza jardunaldiak antolatu ditu aurten ere Lekuonan (Errenteria). Sorkuntza guneak partekatzeko eta arte eszenikoetako profesionalen artean ezagutzak birziklatzeko pentsatuta, jardunaldiak urriaren 14tik 18ra bitartean garatuko dira, Lekuonan bertan, eta hilearen bukaeran hiru eguneko online tailer bat ere gehituko zaio.



Aurtengo edizioan Artekalek hiru tailer antolatu ditu, bazkideei zein profesional guztiei irekiak:


Lehenengoa, urriaren 14 eta 15ean, TRAKAMATRAKA konpainiak eskainiko du. Jon Urrutiak eta Xabier Urrutikoetxeak “ARTISTENTZAKO SOINUZTATZE TAILERRA” zuzenduko dute, arte eszenikoetan lan egiten dutenei edo ikasten ari direnei zuzenduta, beren proiektuetan autonomia handiagoa bilatzen dutenei, soinuaren esparruan ezagutzak eta hizkuntza eskuratzeko. 14 orduko iraupena izango du eta soinu mailan ditugun ideiak gauzatzen lagunduko digu.


ARTISTENTZAKO SOINUZTATZE TAILERRA | Light! Cámera! Sound?. TRAKAMATRAKA

Urria 14 eta 15 · 10:00 – 14:00 /15:30 – 18:30

Elebiduna (Euskaraz eta Gaztelaniaz)

+ INFO


Bigarren tailerra, “ONE SHOT”, 21 ordukoa, urriaren 16tik 18ra egingo da eta NCNC diziplina anitzeko artisten konpainiak emango du (Prisca Villa eta Gary Shochat). In Situ sorkuntzari buruzko tailer-proposamena, edozein diziplinatan espazio publikoan lan egiteko interesa duten sortzaile mota guztiei zuzendua. Tailerrean, NCNC filmak sortzeko prozesuetan oinarritutako metodologia erabiliko da, eta parte-hartzaileen arteko eta haien eta ingurunearen arteko etengabeko konfrontazioa bilatuko da.


ONE SHOT | In Situ Sorkuntza Tailerra. NCNC

Urria 16, 17 eta 18 · 10:00 – 14:00 /15:30 – 18:30

Gaztelaniaz

+ INFO


Hirugarren tailerrak online formatua izango du. “ANTZERKIGINTZA, LANGILEENTZAKO ESKULIBURUA” izenburupean, OLATZ GORROTXATEGIK antzerki-proiektu baten egitura dramaturgikoari aurre egiterakoan kontuan hartu beharreko alderdiak errepasatuko ditu. Tailerrak 6 orduko iraupena izango du eta sorkuntza eszenikoan interesa duen edonori zuzenduta egongo da. Gaztelaniaz emango da urriaren 21, 22 eta 23an eta euskaraz urriaren 28,29 eta 31n.


ANTZERKIGINTZA | Langileentzako eskuliburua. OLATZ GORROTXATEGI

Urriak 21, 22 eta 23 · 16:00 – 18:00 GAZTELANIAZ
Urriak 28, 29 eta 31 · 16:00 – 18:00 EUSKARAZ

+ INFO


Interesatuek hemen
eman dezakete izena.


Bete izen ematea urriaren 11 baino lehen, eta zurekin harremanetan jarriko gara matrikula egin dezazun.


Matrikula-prezioak

Hiru ikastaro 150 €/ Bazkideentzat 100 €
Bi ikastaro 100 €/ Bazkideentzat 75 €
Ikastaro bat 75 €/ Bazkideentzat 50 €