Kaleko arteen denboraldia heldu da eta Artekalek 2024KO EUSKADIKO KALE ARTEEN KATALOGOA argitaratu du aurten ere. Bertan Euskal Herriko Kale Arteen Elkartea osatzen duten kolektiboei buruzko informazioa aurkituko duzu: 65 konpainia, 14 jaialdi eta 3 banatzaile.
Katalogoa UMORE AZOKAN aurkeztu zen, ARTEKALEk bertan duen espazioa aprobetxatuz. Eta eskuragarri dago paperean zein bertsio digitalean.
Aurten, nobedade gisa, katalogoak bi bertsio linguistiko izan ditu: Euskaraz eta gaztelaniazkoa estatuko programazioari zuzendua; eta nazioartekoa ingelesez eta frantsesez, non konpainiek kanpoko merkatuari eskaini nahi dizkioten ikuskizunak aurki daitezke, eta baita gure jaialdi eta banatzaileei buruzko informazioa topatu daiteke alaber.
Kaleko Arteak programatzeko interesa baduzu, edo elkartea osatzen duten eragileek zer egiten duten jakin nahi baduzu, jarraian ikus eta deskarga dezakezu katalogoa.
Eta sektorean bazaude eta oraindik Artekaleko bazkide ez bazara, zeren zain zaude?
Kalean ikusiko dugu elkar!