Artekalek Kaleko Arteetarako Orientazio-Gida kaleratu du, Bea Larrañagak koordinatutako eta Josune Urrutiak ilustratutako praktika eszenikoko eskuliburua, kaleko arteen sorkuntzan murgildu nahi duten pertsonei zuzendua. Testua Artekaleko bazkideen lan-arloko hausnarketetan, gomendioetan eta esperientzian oinarrituta sortu da.
2021ean Artekaleren 5. formakuntza-jardunaldietan egindako ‘La calle de ayer y la calle de hoy’ topaketaren ondoren, elkarteko kideek, diziplina honen esparru teoriko eta pedagogikoan dagoen hutsunea ikusita, dokumentu bat sortzeko beharra aurkitu zuten. Dokumentu horrek bere esperientziatik abiatuta irizpideak eta ondorioak bateratuko ditu, eta KKAAn sortzen ari diren konpainiak kaleko hizkuntzara hurbilduko ditu, sorkuntzarako tresnak emanez.
Mahai-inguruaren eztabaidaren islada kontakizun grafikoan ikus dezakezu.
Gida honetan espazio publikoko sorkuntzari jarri diogu abiapuntua, baina metodologiak, interesak eta kezkak partekatzen jarraitu nahi izan dugu. Horregatik, 2022an, Artekalek, 6. formakuntza-jardunaldietan, beste topaketa bat antolatu zuen: “Dramaturgia y procesos de creación en las Artes de Calle”.
Mahai-inguru horren emaitza kontakizun grafikoan aurki daiteke.
60 euskal konpainia inguruk kaleko sorkuntzak garatu dituzte hainbat diziplinatan, baina nolakoak dira haien sorkuntza-prozesuak? Zer hartzen dute kontuan proiektu berri bati aurre egitean? Nondik hasten dira hariari tiraka?
Jardunaldiak udazkenean egiten dira, Gipuzkoan, Aldundiaren babesarekin, eta 2021etik aurrera Errenterian hartzen dute ostatu, Lekuona Fabrikaren laguntzari ezker.