SORBURU. Garapenean dauden kale-arteen proiektuak

Share

IV. Edizioa

Sorkuntza garaian bazaude eta espazio publikorako hurrengo proiektuan pentsatzen bazaude, SORBURU-n izena eman ezazu!

Barré eta Telón Rojo konpainian, Sorburuko pasada edizioko parte hartzaile, 2022ko Umore Azokako markoan

SORBURU profesionalen arteko topaketa izan nahi du. Bertan proiektuei buruz ikuspegi artistikotik hitz egiteko, lankidetzak bilatzeko eta beste modu batean erlazionatzeko aukera izango dugu. Horretarako, sektoreko profesionalak gonbidatuko ditugu, eta aurkezpenak amaitzean galdera-erantzunen txanda irekiko da.

SORBURU apirilaren 27an, osteguna, egingo da Txotenaguneko plaza estalian, Otxarkoagan, Bilbon.

Aurkezpenek dinamikoak izan beharko dute, eta proiektuaren berezitasuna eta planteamendu artistikoa islatu. Ez dira 15 minututik gorakoak izango eta, aurkezpen osoa ez bada, gutxienez zati bat antzeztu beharko da. Ikusleek ikuskizuna nolakoa izango denaren ideia jaso behar dute, eta hori proiektuaren funtsaren zerbait ikusten badugu bakarrik gertatzen da.

Eta galdetuko duzu… Zertarako sartuko naiz ni saltsa honetan?

SORBURUk apirilaren 27an aurkeztuko diren 4 proiektuei astebeteko egoitza bat eskainiko die Zingirarten (Orio) edo Korralan (Izurza), eta bi mentoria- edo kanpo-begirada saio aukeratuko duten profesionalarekin. Begirada hori ikuskizunarekin lotutako edozein esparrukoa izan daiteke (dramaturgia, banaketa, kudeaketa, ekoizpena…).

Lau proiektuetatik bat aukeratuko da, honek 1.500 €ko dirulaguntza, 15 eguneko egoitza bat eta TXOTENAGUNEAN aurrestreinaldi bat izango du.

Parte hartu nahi baduzu, KLIK egin.

Bidali zure eskaera 2023ko martxoaren 15era arte.