Sorkuntza laguntzeko 2024ko deialdia: SORBURU. Kaleko arteen proiektuak prozesuan

Share

Sorkuntza garaian bazaude eta espazio publikorako hurrengo proiektuan pentsatzen ari bazara, aurkez zaitez SORBURUra!


SORBURUk profesionalen eta publikoaren arteko topaketa bat izan nahi du, ikuspuntu artistiko batetik proiektuei buruz hitz egiteko, lankidetzak bilatzeko eta harremanak izateko beste modu bat, baina, batez ere, prozesuak partekatzeko eta begirada hezteko gune bat. Hautatutako konpainiek, parte hartzeko, estreinatu gabeko proiektu bat aurkeztu beharko dute jendaurrean eta gainerako profesionalen aurrean. Berdin dio zein unetan dauden.


Aurkezpenek dinamikoak izan beharko dute, eta proiektuaren berezitasuna eta planteamendu artistikoa islatu beharko dituzte. Ez dira 20 minututik gorakoak izango eta antzeztu egin beharko dira. Ikusleek ikuskizuna nolakoa izango den jakin behar dute, eta hori proiektuaren funtsetik zerbait ikusi ahal badugu bakarrik gertatzen da.


Eskatzaileen artean hiru proiektu aukeratuko dira, eta apirilaren 18an aurkeztuko dira.


Sektoreko profesionalak gonbidatuko ditugu eta publiko orokorrari zabalduko diogu jarduera, publikoa izateak garrantzia baitu. Aurkezpenen ondoren, feedback saio txiki bat egingo da konpainiekin, eta saioa pikoteo batekin amaituko dugu, hitzaldiarekin modu informalagoan jarraitzeko.


SORBURU apirilaren 18an, osteguna, egingo da Txotenaguneko plaza estalian, Otxarkoagako gunean, Bilbon.


Eta zeure buruari galdetuko diozu… Zertarako sartuko naiz ni berenjenal honetan?


SORBURUk apirilaren 18an aurkezten diren 3 proiektuei honako hauek eskaintzen dizkie:

  • Astebeteko bi egoitza, bata Txotenagunean izango da eta bestea gune hauetakoren batean: Korrala (Izurza), D´Espazio (Bedia), TxitaToki (Gernika) edo Dantzagunea (Errenteria).
  • Mentoriako edo kanpoko begiradako bi saio, aukeratzen duten profesionalarekin. Begirada hori ikuskizunarekin lotutako edozein esparrukoa izan daiteke (dramaturgia, banaketa, kudeaketa, ekoizpena…).
  • 1.000 euroko laguntza eskudirutan, ikuskizuna ekoizteko.

KLIKA, parte hartu nahi baduzu.
Bidali zure eskaera 2024ko martxoaren 15era arte.