UMORE AZOKAKO 2024ko PALMARESEKO ETA TOPAKETA PROFESIONALEN BALANTZEA.

Share

Kaleko arteen Umore Azokak 2 sari eman ditu azken edizio honetan parte hartu duten ikuskizun guztien artean. Euskadiko Ikuskizun Onena, Munduko Ikuskizun Onena, eta epaimahaiaren Aipamen Berezi bat, guztira.

2024ko Euskadiko Ikuskizun Onenaren Saria LA PEZ konpainiaren (Artekaleko Bazkidea) “Plaza” k jaso du, epaimahaiaren hitzetan: “bere freskotasuna, hurbiltasuna eta publikoarekin duen erabateko komunikazioa. Tokikotik globalera doan erakusketa delako, bihotzarekin hitz egiteagatik eta dramaturgia berriak erabiltzeagatik, komunitatea eta elkartasuna, errespetua eta desberdintasunaren aldeko borroka bezalako balioak sortzen baitituzte”. Zorionak Iru!

2024ko Munduko Ikuskizun Onena CIE BALANCETOI & MALETA COMPANY konpainiaren “Claudette” lanarentzat izan da. Ikuskizunak saria jaso du “zirkuaren poetika eta txotxongiloak uztartzeagatik, erakusketa sinple eta handi batean aldi berean […].

Azkenik, Umore Azokako epaimahaiak 2024ko Aipamen Berezia eman dio LA CORCOLES konpainiari, “H” izeneko erakusketagatik. “Funanbulistak dotore eta eder dantzatzen zuela zirudien”.

Uretatik pasatutako edizioa izan da hau, eta bertan parte hartu duten hainbat ikuskizun birkokatu eta birprogramatu behar izan dira azokan presentzia izaten jarraitu ahal izateko.

Artekalek sektoreko profesionalen arteko topaketa errazteko prest zuen agendarekin jarraitu ahal izan du. Ostiral eta larunbatetan egiten diren umoremeetingez gain, ARTEKALE ESPAZIOA (Kultur Leioako erakusketa aretoa) kafe bat hartzeko, mugikorra kargatzeko edo lanbideko norbaitekin hitzordua izateko hurbiltze gune bihurtzen da. Gainera, aurten, ARTEKALEk hogei urteko ibilbidea ospatu du bertan.

Artekale eta Umore Azokaren arteko lankidetza funtsezkoa da Euskal Herriko Kaleko Arteek, programazioak eta erronka berriek hausnarketarako tartea izan dezaten, eta, horrela, bilakaera ona izaten jarrai dezaten.

Goizean, Artekaleko 22 konpainia eta banatzaile eta SAREAko programatzaileak PLAZARATU topaketan bildu ginen, euskal konpainien prozesu artistikoak bertatik bertara ezagutarazteko. Topaketa Arabako Foru Aldundiko Nagore Garciak ireki zituen, ARABAKO PLAZETAN zirkuitua aurkezteko. Jarduera honen helburua kaleetan programatzearen abantailak nabarmentzea da.

Arratsaldean “KALEKO EMANALDIEN HIZKUNTZEN ERABILERA” MAHAI-INGURUAREKIN jarraituko dugu. Bertan Koldo Arakistainek (Berdinki Zirkoa), Pedro Ormazabalek (Kalealdi), Mikel Ayllonek (Piszifaktoria ideien laborategia), Eneritz Artetxek (EHAZEko kidea), Teresa Salak (Banatzailea), Izar Mendigurenek (Argia aldizkaria) eta Aitziber Atorrasagastik (Eusko Jaurlaritza) parte hartu zuten.

Jarduera horrek, urtero gai desberdinak planteatzen dituenak, SAREAko programatzaileen presentzia aprobetxatzeko aukera ematen digu, eta guztien artean harremanak izateko aukera, lagunarteko eztabaida-leku horizontalago batetik, non espazio formalagoetan eman ezin daitezkeen gaiak agertzen diren.

INSTAGRAMEKO ZUZENEKO BIDEOA

Ostiralean, estatuko eta nazioarteko 12 jaialdik euren proiektua aurkeztu zuten ARTEKALE ESPAZIOAN gainerako kultur eragileen aurrean. Aurten, jaialdi gonbidatuak Lunathica (Italia), TWAIN, Cirk Labo (Belgika), FIG Palmela (Portugal), Festival de Trengo (Portugal), Imaginarius (Portugal), Cámara Municipal de ilhavo (Portugal), CIRCARTE (Alacant), Festival Gaire (Teruel), Barcelona Festival de Nadal i Mac Festival La Mercé (Bartzelona) eta Berenguela Festival (Ciudad Real) izan dira.

Aurten, sari banaketa ezin hobeto amaitu da, Bilboko Kalealdiko programatzaile Pedro Ormazabalen ohorezko aipamenarekin. Pertsona handia da, ez bakarrik bere altueragatik, kaleko arteen sektorearekiko eskuzabaltasuna eta enpatia erakusten baitu, eta, esaten duen bezala, “katebegi ahulena, konpainiak, defendatzeko dago”.

Larunbatean, antzerki feministarantz joan ahal izan genuen, Nus Cooperativa-ren (Katalunia) eskutik antzerkiaren munduan genero-ikuspegia txertatzeko GIDA baten aurkezpenari esker.

Haien hitzetan: “Antzerkia termino feministetan pentsatzea da helburua. Eta horrek esan nahi du «emakumeen» gaizki deituriko gaiak eszenaratzetik askoz harago joatea. Gaur egungo feminismoek proposatzen dituzten galdera zailak planteatzeko asmoa txertatzeko, antiarrazismoan, antikapitalismoan eta hierarkia ezan oinarritzen gara, galdera horiek zalantzan jartzen dituzte genero-matrizea, derrigorrezko heterosexualitatea eta pribilegioak. Era berean, tresnak eta begirada kritikoa eman nahi ditugu, mainstreametik eta kontakizun patriarkaletik haratago kontakizun berriak sortzeko. “

Eguneroko lanean genero-ikuspegia txertatzeko tresnak eskuratzeko interesa duten antzerkiko profesionalei eta kultura-erakundeei zuzendutako gida hau. Gida hemen deskargatu dezakezue, euskaraz edo gaztelaniaz.

OPEN KALE jardunaldia ere nabarmendu nahi genuke, Euskadiko 16 kale jaialdi biltzen dituen aterki gisa jaiotzen den marka: Arabako Plazetan (Araba), Bilboko Kalealdia (Bilbo), Dantza Hirian (Gipuzkoa), Dastatuarte (Gorliz), Festikale (Zigoitia) Umorezko Antzerki Jaialdia (Araia), Arrigorriagako Nazioarteko Clown eta Pailazo Jaialdia (Arrigorraiga), Kaldearte (Gasteiz), Kaleka (Lekeitio), Kalerki (Zarautz), Kilometro Lezo (Lezo), PDF Pasaiako Dantza Festibala (Pasaia), Plazara (Basauri), Rataplan (Barakaldo), Umore Azoka (Leioa), Zirkualde

Ondoren, “A PEU DE CARRER” (A pie de calle) DOKUMENTALA ikusi ahal izan genuen. Bertan, Valentziako Erkidegoko kultura-esparruan kaleko arteek laurogeiko hamarkadan hasi eta gaur egun arte izan duten bilakaera erakusten da.

TEASERRAREN ESTEKA

Eta jardueraz beteriko edizio honen ondoren, Artekaleren lokalera iritsi ginen, azpimarratutako esku-programez beterik, konpainien postalez, erabili ez diren Cafe Baqueko kapsulez, gure mugikorreko galeria argazkiz beterik eta datorren urtera arte armairu batean gordeko diren bartuluez beteta.

Datorren urtean gehiago, maiteñok, bitartean… herrietako plazetan ikusiko dugu elkar!